Esperientzia pilotua

Zer dira?

Benetako ekitaldietan egindako proba praktikoak dira, ingurumenaren gaineko eragina minimizatzen duten estrategien bideragarritasuna eta eraginkortasuna ebaluatzeko. Hobekuntzak identifikatzeko eta Nafarroako behar eta gaitasunetara egokitutako eredu erreplikagarriak ezartzeko aukera ematen dute. Nafarroako Hondakinen Planaren esparruan garatzen da eta Hondakinei eta haien Fiskalitateari buruzko ekainaren 18ko 14/2018 Foru Legearen arabera.

Helburuak

Nafarroako Hondakinen Planean, 14/2018 Foru Legeak arautzen dituen funtsezko eremuetan esperientzia pilotuak egitea aurreikusi zen. Nafarroan esperientzia pilotuak egin dira honako arlo hauetan:

Responsive Image
Hondakinak kudeatzeko teknologia, prozesu edo metodologia berriak probatzea ingurune kontrolatu batean, hondakinen kudeaketan berrikuntza eta ekonomia zirkularra sustatzeko.
Responsive Image
Bideragarritasun teknikoa eta operatiboa ebaluatzea, eskala handian ezartzeko oztopoak eta aukerak identifikatuz.
 
Responsive Image
Ingurumenaren gaineko eragina neurtzea, alderdi hauei dagokienez: hondakin gutxiago sortzea, gaikako bilketa sistemak hobetzea, kudeaketa eta azken balioztapena, edo kutsadura murriztea.
 
Responsive Image
Datu errealak lortzea, etorkizuneko politikak, erregelamendua edo proiektuaren hedapena oinarritzeko.
Responsive Image
Tokiko biztanleak hondakinen kudeaketako jardunbide jasangarrietan inplikatzea, prebentzioari eta kudeaketari buruz sentsibilizatuz.

Garatutako esperientzien gaiak

14/2018 Foru Legeak arautzen duen Nafarroako Hondakinen Planak esperientzia pilotuak sustatu ditu eremu hauetan:
Responsive Image

Gordailu, Itzulketa eta Itzulera Sistema (GIIS) 

Produktuak erostean ordaindutako gordailu ekonomiko baten bitartez ontzien birziklapena sustatzeko diseinatua.
Responsive Image

Edukiontzi hori zabaldua 

Edukiontzi horian ontziak ez diren material birziklagarriak (plastikoa, metala, zura) sartzearen bideragarritasuna ebaluatzea bilatzen du.
Responsive Image

Ekitaldi jasangarriak

Nafarroak ekitaldi jasangarriak sustatzen ditu ekitaldi publikoei eta jasangarritasunari buruzko 36/2024 Foru Dekretuaren bidez, araudi berritzaileekin eta esperientzia pilotuekin hondakinen kudeaketa hobetzeko.
Responsive Image

Eraikin publikoen gida 

Nafarroako sozietate publikoek eraikin publikoetan hondakinak prebenitzeko eta kudeatzeko gida ezarri eta hobetu dute, 14/2018 Foru Legearen arabera.