Elikagaiak alferrik galtzea murrizteko agenda 

Zer da elikagaiak alferrik galtzea murrizteko agenda?

“Jarri kilo bat tomate jateko eta kilo erdi bat botatzeko”. Manos Unidas erakundeak erabilitako esaldi honek argi eta garbi laburbiltzen du errealitate globala: munduan ekoizten diren elikagaien herena urtero alferrik galdu eta galtzen dela kalkulatzen da.
Elikagaiak alferrik galtzea arazo etiko, sozial, ingurumeneko eta ekonomiko larria da, elikadura kate osoari eragiten diona eta klima aldaketa, baliabideen erabilera ez-eraginkorra eta elikagaiak eskuratzeko desberdintasuna eragiten duena.
Arazo horri aurre egiteko, 2022ko azaroaren 2an, Nafarroan elikagaiak alferrik galtzea murrizteko 2022-2027ko agenda onartu zen, Nafarroako Gobernuaren erabaki bidez.
Elikagaiak alferrik galtzea zeharkako arazoa den arren, erakundeek ingurumenaren ikuspegitik jorratzen dute, hondakinen sorreran duen eraginagatik. Hori dela eta, gobernantzaren zati bat Nafarroako Gobernuko Ingurumen Zuzendaritza Nagusiaren eta Hondakinak Prebenitzeko eta Ekonomia Zirkularra Bultzatzeko Bulegoaren esku dago.

Helburuak

Elikagaiak alferrik galtzea murrizteko agendak Nafarroan elikagaien xahuketa prebenitzeko eta murrizteko jarduketa zehatzak sustatzea du helburu.
Ekintza hauek gai honi buruzko estatu estrategiarekin, 2017-2027ko Nafarroako Hondakinen Planarekin eta Europako politikekin bat datoz, NBEren 12.3 GJH betetzen lagunduz.
2030erako helburu kuantifikagarriak honako hauek dira:
Responsive Image
% 50 murriztea elikagai hondakinen kopurua txikizkako salmentan eta kontsumitzaileen artean, 2020arekin alderatuta.
Responsive Image
% 20 murriztea elikagai hondakinen kopurua ekoizpen eta hornidura kateetan, 2020arekin alderatuta.

Proposatutako jarduketak

Helburuak lortzeko, agendak 15 jarduketa egikaritzea proposatzen du, honako jarduketa-eremu hauetan sartuta:

Jarraipena eta ebaluazioa

Agendaren jarraipena eta ebaluazioa urtero egiten da. Horri esker, Nafarroan hainbat jarduketa-eremutan egiten ari diren ekintzak identifikatzen ahal dira.

Interes handiko dokumentazioa

Nafarroa


Espaina


Europa